Produktuan oinarritutakoa eta garaikoa da nire sukaldaritza, herri zoragarri honetako historia eta kultura gastronomikoa errespetatuz egina

David Agüero

David Agüero

Haurra nintzenetik maite izan dut sukaldaritza. Lehenengo urratsak amona eta ama etxean jakiak prestatzen ikusiz eman nituen, zer egiten zuten jakin nahiak bultzatuta. Nire adineko beste haur guztiak kalean jolasean zebiltzan bitartean, neuk familia italiar batetik zetorren nire amonarekin egon nahi izaten nuen etxeko sukaldean, txikitatik markatu ninduten errezeta berezi haiek prestatzen.
Nire inspirazio-iturri nagusia nire anaia zaharrena zen, berak sartu ninduen lehenengo aldiz sukalde profesional batean, 2002. urtean, eta hantxe konturatu nintzen horixe egingo nuela bizitza osoan. 2002. urtearen amaieran Patagoniara, San Carlos de Bariloche hirira, joan nintzen denbora baterako. Hiriko ostalaritza eta gastronomia eskolan ikasi nuen, eta 2 urteko praktikaldia egin nuen inguruko hainbat jatetxetan. Ondoren, haietako batean aritu nintzen lanean.

Eta kontuak kontu, bertan ezagutu nuen gaur egun nire emaztea dena. Horrela bada, 2005ean lurreratu nintzen Barajasen, Donostiarako bidean. Hemen txundituta geratu nintzen bertako kultura gastronomikoarekin, eta Aieteko Bera Bera jatetxean hasi nintzen lanean, lehenbizi Juan Mari Humadarekin eta, ondoren, bere seme Sergiorekin. Hantxe ezagutu nuen Iñigo Peña, eta 2007an berarekin hasi nintzen lanean, Gros auzoko Narru jatetxean.

Iñigorekin ikasi nuen eta prestatu nintzen, eta urte hauetan guztietan, gaur arte, bere laguntzaile izan naiz Narru arrakastatsuan.

Orain neure ontziaren buruan, Biarritz jatetxean, neure bidaiari ekiteko aukera sortu zait. Produktuan oinarritutakoa eta garaikoa da nire sukaldaritza, herri zoragarri honetako historia eta kultura gastronomikoa errespetatuz egina, eta neure ukitua ematen diot abangoardiako teknikak erabilita.

Biarritz Jatetxearen arrakasta ez litzateke posible izango bertako lantalde handiaren lana eta dedikazioa edukiko ez balu